- G: Gaiak - Maddi Ane Txoperena
Bertsolaria ordu eta erdiko tartean izan daiteke gurasoa, tailerreko langilea, kirolari profesionala, bihotza apurtu dioten nerabea eta Adimen Artifizialeko bot bat. Edo bi orduan kantatu dezake geopolitikaz, dagoen herriko festetako egitarauaz eta bertsokidearen afizioez.
Ongi etorri G-ra, ABDak podcastaren seigarren atalera.
G: jarri gabe ere atera behar izaten du bertsolariak… GAIA.
- Gonbidatua: Maddi Ane Txoperena
- Kolaborazioa: Ainhoa Larretxea
S1E6 - 17m - Sep 28, 2026 - F: Fama - Oihana Arana
Ez da gauza bera famatua izatea Lizarran edo famau izatea Ondarroan. Ez dira gauza bera bertsolari fama izatea, edo serio fama edukitzea bertsolariek. Iritsi gara F-ra, ABDak podcastaren bosgarren atalera: “F: garaiaren eta testuinguruaren arabera aldatzen da… FAMA”.
- Gonbidatua: Oihana Arana
- Kolaborazioa: Jexux Mari Irazu
ABD Bertsolaritzaren Alfabetoa podcastaren bosgarren atala. Atal bakoitzean euskal alfabetoaren letra bat hartu, bertsolaritzaren inguruko gai edo hitz batekin lotu eta bertsolari bat elkarrizketatuko dugu.
S1E5 - 18m - Jun 29, 2026 - E: Entremanendua - Joanes Illarregi
Kirolariek nola egiten dute gutxi gora-behera denok dakigu, baina bertsolarien kasuan, jakinminaren eta misterioaren arteko zerbait eragiten du. Iritsi gara E-ra, ABDak podcastaren laugarren atalera:
“E: bertsolariak ez direnek ez dakite nola egiten duten… ENTRENAMENDUA”.
Bertsolari aldizkariak “ABD – Bertsolaritzaren alfabetoa” bideopodcasta sortu du. Hizkiz hizki aletuko dugu alfabeto osoa, bertsolaritzarekin lotutako hainbat elementu sakontasunez lantzeko, atal bakoitzean izango ditugun gonbidatuen laguntzaz. Atal honetan Joanes Illarregi da gonbidatua, eta berekin aztertuko ditugu bertsotan entrenatzeko dauden modu ezberdinak. Maider Agirreren mezu bat ere jasoko dugu.
Aurkezlea: Mikele Arizkorreta
Gidoia: Ane Zuazubiskar
Eszenaratzea: Unai Gaztelumendi
Edizioa: Beñat Hach Embarek
Grabaketa (soinua, irudia eta argiztapena): Urko Uranga eta Anartz Bilbao (ZuZeu)
Jantziak: Enbata
Laguntzailea: Euskaltzaindia
Babeslea: Keler
S1E4 - 26m - May 26, 2026 - D: Dirua - Aitor Sarriegi
Txirritak hargin lanetan baino hobeto kobratzen omen zuen bertsotan, joan den mendean herriz herri saltzen omen ziren bertso-paperak, eta bertso-doinu baten izena baino ez da “Goizean diru kontatzen”. Iritsi gara D-ra, eta ABDak podcastaren hirugarren atalean: “D: behar baino gutxiagotan aipatzen da bertsolaritzan… DIRUA”.
- Gonbidatua: Aitor Sarriegi
- Kolaborazioa: Aroa Arrizubieta
S1E3 - 29m - Apr 29, 2026 - B: Berandu - Andoni Rekondo
Atal honetan Andoni Rekondo da gonbidatua, eta berekin aztertuko ditugu bertso mundura "berandu" iristeak dituen edo izan ditzakeen hamaika ertz. Aitor Etxebarriazarragaren mezu bat ere jasoko dugu.
19m - Mar 23, 2026 - A: Ahotsa - Maddalen Arzallus
Atal honetan Maddalen Arzallus da gonbidatua, eta berekin aztertuko ditugu ahotsak bertso munduan dituen edo izan ditzakeen hamaika ertz.
Ane Belokiren mezu bat ere jasoko dugu.
S1E1 - 18m - Feb 24, 2026 - #00 PILOTOA
Bertsolari aldizkariak "ABD - Bertsolaritzaren alfabetoa" bideopodcasta sortu du. Hizkiz hizki aletuko dugu alfabeto osoa, bertsolaritzarekin lotutako hainbat elementu sakontasunez lantzeko, atal bakoitzean izango ditugun gonbidatuen laguntzaz. Honakoa atal pilotoa da, eta aurkezleak Bertsolari aldizkariko bi lagun elkarrizketatu ditu bideopodcastaren nondik-norako nagusiei buruz galdetzeko.
Aurkezlea: Mikele Arizkorreta
Gidoia: Ane Zuazubiskar
Eszenaratzea: Unai Gaztelumendi
Edizioa: Beñat Hach Embarek
Grabaketa (soinua, irudia eta argiztapena): Urko Uranga eta Anartz Bilbao (ZuZeu)
Laguntzailea: Euskaltzaindia
Babeslea: Keler
15m - Feb 20, 2026 - #0 Promoa
Bertsolari aldizkariak "ABD - Bertsolaritzaren alfabetoa" bideopodcasta sortu du. Hizkiz hizki aletuko dugu alfabeto osoa, bertsolaritzarekin lotutako hainbat elementu sakontasunez lantzeko, atal bakoitzean izango ditugun gonbidatuen laguntzaz.
1m - Feb 18, 2026
