Irudimena - Aitor Bizkarra
9m | Oct 27, 2024Gogoa, mens, psique, anima, res cogitans... modu askotan esaten zaio, baina zer da gogoa delako zer hori?
Gogoa, kontzeptu filosofikoa da eta giza-ahalmen jakinen sare korapilatsuari egiten dio erreferentzia, hala nola: nahimena, hautematea, adimena, sinismena eta irudimena (edo imajinazioa).
Bertsotan ari garenean ere, gogoaren ahalmen gehientsuenak jartzen ditugu martxan. Dena den, nik gaur irudimenari heldu nahiko nioke, historian zehar hainbeste artista eta filosofo txundi-txundi utzi dituen horrixe: Humek arimaren ahalmen magikotzat jo zuen irudimena, eta Kantek esan zuen arimaren sakoneneko arte ezkutua dela.

Makarrizketak
Loading...